RAN dokumentuak

SIRIA: Najati Tayara idazlea atxilotu dute

[2011/05/16]

     Maiatzaren 12an atxilotu zuten Najati Tayara idazle eta editorea eta, dagoeneko, leku ezezagun batean dute gordeta. Sirian egun gertatzen ari diren kontzentrazio bateko berriaz  lana burutzen ari zelarik harrapatu zuten. Nazioarteko PENeko Idazle Kartzelaratuen Batzordea (WiPC) oso arduratuta dago haren osasunagatik eta torturatuko ote duten arriskua ere kontuan du.

     PENek jakin ahal izan dunaren arabera, 66 urteko idazle eta ekintzailea Homs hirian detenitu zuten Aljazeera Telebistakoekin elkarrizketa izan ondoren. Tayara Almarsad egunkari on-lineko editore burua da, (Siriako Giza Eskubideen Behatokiaren argitalpena) eta beste zenbait aldizkaritan ere parte hartzen du.

Informazio gehiago ingelesezko bertsioan.