KAMERUN: Bertrand Teyou aske utzi dute
[2011/05/05]
Nazioarteko Idazle Kartzelaratuen Batzordea (WiPC) oso pozten da Bertrand Teyou idazlea aske utzi dutelako, kartzelan sei hilabete igaro ondoren. Liburugile hau kartzelan sartu zuten Presidentearen emazteari buruzko argitalpena kaleratu zuelako. (IKUSI) Liburuaren titulua arras argigarria da "Errepublika bananeroko ederra: Chantal Biya [Presidentearen emaztea] kaletik jauregira". 4.371 dolar amerikar adinako isuna ordaindu behar izan du kalea ikusteko. Orain mediku asistentzia jasotzen ari da, kartzelako egonaldiagatik.