RAN dokumentuak

IRLANDA: Birao legearen kontra dago PEN

[2011/04/27]

Nazioarteko PENek ontzat jotzen du Irlandako PEN zentroek Irlandako birao legeen kontra zuzendu duten kanpaina

     Sendo babesten du Nazioarteko PENek Irlandan 2009an indarrean ezarri den Difamaziori buruzko Dekretuaren kontrako agerpena eta Irlandako Konstituzioari egindako emendakina ere; irlandar legeetan biraoa debekatu izan dadila eskatzen duena, alegia.

     PEN erakundeko bazkideok konpromisoa dugu guztion arteko elkar-ulertzea bultzatzen eta nazio arteko errespetua bilatzen. Eta bai ahalegintzen gara ere estatuok desagerrarazi ditzaten ezinikusi eta gorrotoak oro: arrazagatik dela, klase ezberdintasuna dela edota herrien artekoa dela. Ez ditugu batere maite edozein pertsonari egindako ezelango konfiantza eza, gutxiespen edo denigrazioak; bere erlijio sinesmenetan oinarritu direnean, bereziki. Guk kondenatu egiten dugu diskriminazioa, mehatxuak, jazarpenak edo biolentzia pertsona banakoari zuzenduta dagoenean, bere erlijio sinesmenean oinarrituta dagoenean eta indartsu ere ematen diegu babesa ekintza horien kontrako debeku nazional eta internazionalei. Bai PEN, bai mundu zabalean diren bere zentroak zeharo konprometituta gaude erlijio gorrotoa eta mesfidantza gutxiagotzen, gure ekintzen bidez eta egitasmoez, mundu osoan zehar 2001eko irailaren 11koaren geroztik.

     "Berba kriminalizatzearen aurka gaude zeharo", adierazten du John Ralston Saul-ek, Nazioarteko PENeko Presidenteak,"hitzaren bidez erlijioari irain egiten zaiola edo iraingarria delako ustearen kontra gaude. Erlijioak ideiaz osoturiko sistemak dira, instituziotan antolatuak eta, inoiz, estatu ere gorpuzten direnak. Hau honela izanik, erakundeok kritikatu egin daitezke, zalantzan jarri eta bai deskribatu ere beren eginkizunak; hots, adierazpen askatasunak berezkoak dituen esparrukoak dira eta ez daude, ordea, eremu horretako mugetatik haratago". Argi eta garbi, 2009ko Irlandar Difamazio Dekretua bezalako irain eta biraoari buruzko legeak Nazioarteko Eskubide Zibil eta Politikoei buruzko Itunaren kontra daude eta adierazpen askatasuna babesten duten gainontzeko legeriaren kontra ere. Are gehiago, mota honetako legeen bidez ezer gutxi egiten da elkarrenganako errespetua lortzeko.

     Nazio Batuetako eremuan, hainbat naziok ahaleginak egin ohi dituzte murrizketa berriak ezartzeko hainbat berba erlijioaren difamazio dela adierazteko. Ahalegin horien aurrean, Azken urte luzeetan zehar, PENek eta giza eskubideen aldeko beste erakunde batzuk modu eraginkorrean batu dituzte indarrak murrizketa ahaleginetan galdu direnak berreskuratzeko. Asko dira giza eskubideen aldeko babesak defendatu dituzten gobernuak eta birao legeak hedatu ez daitezen lan egin dutenak. Irlandako gobernua ere izan da azken hauon multzoan eta botoa ere emana du erlijioarekiko biraoa debekatzen duten legeak herrialdetan ezartzeko proposamenen kontra.

     "Gauza gogorragorik esan ez badinot ere, ironikoa da Irlandak legeria onartu izatea eta, aldi berean, biraoa debekatzea", azpimarkatzen du Marian Bostford Fraser-ek, Nazioarteko PENeko Idazle Kartzelaratuen Batzordeko Mahaikoak. "Ironia bat; baina eragina duena: duela gutxi Pakistanek Nazio Batuetan duen enbaxadoreak aipatu egin du Irlandako biraoari buruzko legea, erlijioarekiko difamazioa dela-eta murrizketak egon daitezen defendatuz.

     Aho batez onartu zuten PEN zentroek Irlandako Difamazioari buruzko Dekretua indargabetzeko proposamena aurtengo martxoan Bruselan Nazioarteko PENeko Idazle Kartzelaratuen Batzordeko bileran. Aurtengo martxoan ere eta aho batez, Nazio Batuetako Giza Eskubideen aldeko Batzordeak proposamen bat onartu du; zeinetan gizabanakoen eskubidea defendatzen den bakoitzak bere erlijioa praktikan jartzeko orduan.

     PENek eskerrak luzatu dizkio irlandar gobernuari erlijioa praktikan jartzeko murrizketen kontra botoa eman duelako. Ziur gaude gurekin bat datorrena helburuan; hau da, adierazpen askatasuna babestu eta bultzatzen duela, oinarrizko giza eskubidetzat joaz. Xede bera dugula kontuan izanik, 2009ko Difamazioari buruzko Dekretua indarge utz dezala eskatzen diogu eta modu eraginkorrean onar dezala emendakin konstituzional bat; non biraoaren debekua erabat baztertua izango den Irlandako Konstituziotik.

 

Informazio gehiago nahi izanez gero, mesedez, kontaktuan jarri:

  • Nazioarteko PEN, Frank Geary, Behin-behineko Zuzendari Kudeatzailea
  • Telefonoa:  44 20 7405 74 22

 

  •  Irish PEN, Joe Armstrong, Mahaikoa
  • Telefonoa: 00 353 46 9249285 / 00 353 87 966 1960
  • Posta elektronikoa: joearmstrong@eircom.net