Albisteak

TaLRC batzordea Bartzelonan bildu da ekainaren 4tik 6ra [2012/06/10]

         Joan den ekainaren 4tik 6ra Bartzelonan bildu dira TaLRC (Translations & Linguistic Rights Committee) batzordeko kideak, Strategies for the promotion of translation izenpean.

Euskal PEN Klubetik Paul Bilbao eta Petra Elser kideak joan dira.

         Bi izan dira gai nagusiak Bartzelonako bileran, Gironako Manifestua, Hizkuntza Eskubideen aldekoa, eta itzulpenaren gaineko hausnarketa, Josep Maria Terricabras batzordeburuak azaldu bezala.

         Gironako Manifestuaren aurkezpen ofiziala egin zen Kataluniako Generalitateko Jauregian, Artur Mas Kataluniako presidentea, John Ralston Saul PEN Internationaleko presidentea, Carme Arenas Catalá PENeko presidentea eta Josep Maria Terricabras TaLRC batzordeburua tartean zirela.

        Hiru eztabaidagai izan dira egunotan. Lehena izan da Institutional strategies building up a common heritage izenekoa, Carles Torner eta Paul Buekenhout egileen eskutik. Bigarrena, Some strategies related with the publishing industry izenekoa, Peter Ripken eta Carlota Torrents-en gidaritzapean. Hirugarren eta azkena, ordea, How could PEN become a more active agent in influencing institutions, publishers and writers? izenekoa izan da, PEN zentru guztien partaidetzaz.

         Amaitzeko, Dr. Johannes Kabatek Tübingen University-eko irakasleak Language and Freedom izeneko hitzaldia eskaini du.

        Ekitaldi literarioak ere izan dira tartean, testu itzulien irakurtaldiak besteak beste. Azpimarratzekoa da Petra Elser itzultzaileak alemaneraz irakurri zuela Joseba Sarrionandia idazlearen "Lagun izoztua" liburuaren pasarte bat.

         Denetara 40 egile eta itzultzaile izan dira bilkuran, PEN zentru askotakoak, horien artean India, Kroazia, Eslovenia, Norvegia, Portugal, Suitza eta, noski, Euskal Herria.

 

  Atzera