Albisteak

Poemak Gernikarako (data berria) [2012/03/26]

2012ko apirilaren 26an 75 urte beteko dira Gernika hiria bonbardatu zutela Errepublika demokratikoaren aurka altxatutako Franco generalaren aldeko Condor-Legio naziak. 

Gernika euskaldunen herri sakratua eta gure askatasunen sinbolo da, baina 1937tik gerraren eta ankerkerien aurkako sinbolo ere bihurtu da. Eta hala bihurtu da arteari eta hitzari esker. Briainiar kazetari George Steer-ek The Times-en argitaratutako albisteak historia aldatu zuen, “gorriek” Gernika erre zutela zioen frankisten bertsioa ukatzen. Ankerkeriaren egia hark inspiratu zuen Pablo Picasso Guernica sortzeko. Pintura famatu hori Nazio Batuen Biltzarraren Segurtasun Kontseiluko sarreran dago ikusgai, beste hainbat lekuren artean.

Euskal PEN Klubak poemak bidaltzeko egiten die dei mundu osoko idazleei Gernika eta ‘beste Gernikak’ oroitzeko. Gernika eta munduko beste Gernikei buruzko poemak apirilaren 15a baino lehen bidali behar dira, jatorrizko hizkuntzan eta,euskaraz ez bada hizkuntzotako batera itzulita: euskaraz, ingelesez, alemanez, frantsesez edo espainieraz; poemaren egilearen aurkezpen laburra ere eskertuko da. Poemak argitaratu eta irakurri egingo dira Oroimen Eguneko ekitaldietan. Bidali zuen poemak pen@euskalpen.org edo

Euskal PEN

Agoitz Plaza 1

48015 Bilbo

Euskal Herria

Hainbat idazleren eskariz, bi aste gehiagoz atzeratuko dugu poemak biltzeko epea. Euskal PENek mundu osoko idazleei dei egiten die Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrenari buruzko poemak bidal ditzaten.

 

  Atzera