Albisteak

Georges Anglade eta bere emaztea hilik Haitiko lurrikaran [2010/01/15]

Jakin berri dugu Georges Anglade eta bere emaztea Mireille Neptune hil egin direla Haitiko lurrikaran. Georges laguna ona zen eta pertsona hobea.

Bera izan zen Haitiko PENeko sortzailea eta presidentea eta, aldi berean, Quebec PENeko zuzendaritza batzordekidea. Horretaz gain, idazle bikaina zen, gizon kementsua eta borrokalari sutsua adierazpen askatasunaren defentsan. Bere kuraia eta indarra literaturaren eta askatasunaren alde jarri zituen.

Une latz honetan bat egiten dugu bere etxekoen, adiskideen eta PEN lagunen saminarekin.




  Atzera