Asel Luzarragari hiru hilabeteko kaltzelaldia ezarri diote, ikerketa burutu artean [2010/01/06]
Urtarrilaren 6an Berme Epaitegiak erabaki du Asel Luzarraga idazleak hiru hilabetez egon beharko duela kartzelan ikerketa burutu artean.
Alejandra GarcÃa epaileak hiru hilabete eman dio Sergio Moya fiskalari ikerketa bukatzeko. Bitartean, behin-behineko kartzelaldia ezarri dio Luzarragari, Temuco kartzelan. Abokatuak adierazi du erabakia apelatuko duela Temuco-ko Apelazio Epaitegian.
Urte zahar arratsaldean lehergailu batek ez zuen eztanda egin Temucoko Justizia idazkaritzan, detonazio mekanismoan akatsa izan zuelako. Ordu batzuk beranduago Luzarraga atxilotu zuten Padre Las Casas-eko bere etxean, atentatu saioaren egilea izatea leporatuz. Poliziaren arabera, su-itzalgailu hutsa, bolbora eta metxak zituen etxean.
Asel Luzarragak Euskal PENeko kideei telefonoz adierazi ahal izan zienez, ez du inoiz etxean eduki lehergailuak egiteko materialik, eta ez du zerikusirik egotzi zaizkion karguekin. Lehen unetik adierazi du ez dakiela zergatik atxilotu duten eta guztiz errugabea dela. Gauza bera azaldu ahal izan dio Ricardo Labra Silva jaunari, Amnistia Internacional-eko kideari, urtarrilaren 5ean kartzelaldian egin dion bisitaldian.
Euskal Herrian, Txilen eta Argentinan kontzentrazioak egin dira Asel Luzarraga askatzeko eskatuz eta oso zabala izan da bereganatutako ELKARTASUNA.
Asel Luzarraga idazlea da, itzultzailea eta musika talde bateko kantaria. 2008tik Euskal PENeko Zuzendaritza Batzordeko kidea da.
Euskal PENek, eta Aselen ibilbidea ezagutzen duten orok, ez dute zalantza izpirik Asel Luzarragaren errugabetasunaz, eta euren esku dagoen guztia egingo dute halaxe aske gera dadin.