Albisteak

Su Ta Garrek Añorben kontzertua ematea galarazi nahi du UPNk [2009/12/02]

Su Ta Gar Eibarko rock taldea kontzertua ematekoa zen azaroaren 28an Añorben (Nafarroa). UPN alderdiak herri horretako alkateari eskatu zion kontzertu hori emateko lokala ez ziezaiola utzi Su Ta Garri. Kontzertua herriko gazte talde batek antolatua zen.

UPNren arabera, talde horrek sarri bota izan ditu bere kontzertuetan terrorismoa goratzen duten mezuak, eta horren ondorioz, onartezintzat jotzen du oraindik ere hainbat herritan kontzertuak ematen aritzea.

Ez da Su Ta Garrek kontzertuak emateko zailtasunak izan dituen aurreneko aldia. Euskal Herriko beste hainbat taldek bezalatsu - Soziedad Alkoholika, Berri Txarrak, Etsaiak...- behin baino gehiagotan sufritu dute zentsura.

80ko hamarkada amaieran azaldu zirenetik Euskal Herrian eta heavy-rockaren arloan arrasto handienetakoa utzi duen taldea da Su Ta Gar, bere ibilbidean hamaika disko kaleraturikoa, eta egun ere jarraitzaile andana du.

UPN alderdiak gogorarazi du zenbait udalek atzera bota dituztela Su Ta Garrek eman beharreko kontzertuetarako diru laguntzak, eta haien emanaldietan ETAren basakeriaren biktimak direnak zuzenki iraintzen direla nabarmendu du hedabideetara igorritako ohar batean.




  Atzera