Albisteak

Teresa Toda: Liburuak presoentzat
[2014-04-23]
Idaztea eta irakurtzea gizateriaren bi lorpen garrantzitsuenetakoak dira, mintzatutako hizkuntzak asmatzeari jarraian. Komunikazio abstraktuak egiten gaitu gizaki, gure alde instintiboenaren oinarrizko beharretatik harago eramaten gaitu. Irakurtzea...

Teresa Todak English PENen Books for Prisoners (Liburuak presoentzat) kanpainarako idatzitako artikulua.

[Gehiago irakurri]


Emakumearen Nazioarteko Egunean
[2014-03-08]

Martxoaren 8 honetan berriz ere, Euskal PENen, Emakunderen laguntzarekin, euskal idazle eta itzultzaileen lana nabarmentzen duen afixa egin dugu. Azken hamabi hilotako argitalpenak jaso ditugu, eta Emakumearen Nazioarteko Egunean Euskal Herriko liburudendetan egon da ikusgai.

[Gehiago irakurri]


Babesa Jagoba Apaolaza eta Iker Pastor bertsolariei
[2014-02-18]
Bertsozale Elkarteak bere babesa azaldu nahi die Entzutegi Nazionalean inputatuta otsailaren 24an eta 25ean epaituko dituzten Jagoba Apaolaza eta Iker Pastor bertsolariei. Bi bertsolariak epailearen aurrera deitu zituzten 2013ko martxoan, Gasteizko...

Euskal PENek Jagoba Apaolaza eta Iker Pastor bertsolariei elkartasuna eta babesa adierazi gura die, eta berretsi sortzaileak, hitza darabilenak askatasun osoz jardun behar duela, eta onartezinak direla mehatxu eta auziperatzeak.

[Gehiago irakurri]


Apurtu.org inpunitate osoz itxi zuten, Ateak Ireki bezala?
[2013-12-29]
Honela gertatu zen: Apurtu.org atari digitala itxi zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak 2001eko urtarrilean. Lau pertsona espetxeratu zituen, eta horietako bat (Miguel Angel Llamas Pitu) 18 hilabetez izan zuten kartzelan. Askatasunaren propagandareko...

Lander Arbelaitz kazetari eta PENkideak Apurtu.org kasuaren artxibaketaren haritik idatzitako hausnarketa.

[Gehiago irakurri]


1 | 2 | 3 | 4 | ...   >>